XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina ez dira ulergarrigatik kaxkarrago Hess-en akats hauk: batez ere herritasuna (edo arraza) azterkatzen hasirik, positibutasunaren neurriak gorde gabe metafisikara ta erromantizismora iragatea.

Hegelzaleen eta erromantikuen eskuetan bait zegoen, erabat egon ere, etnologiazko, hizkuntzazko, folklorezko, herri-kondairazko ta literaturazko, etc. azterketa guztia.

Eta ez bait dago erromantizismo sozialistarik zientzietan (literaturan Polonia-n bai), horrela gelditu ziren jakintzaok guztiok idealistentzat.

Ehun urte itxaron behar izan da, Schaff-ek salatzen duenez, sozialistak ere azkenean erromantiku haien irabazi garbiak bereganatzen ausartu arte.

Ta zenbait errezelo ta erreparorekin gaur berton ere!.

Itzul gaitezen, azterketa honen bukatzeko, Euskal Herri-an dauzkagun arloetara.

Sozialismoa onharturik Euskal Herri-aren arazoa azterkatu nahi zuten sozialistak ere, azterketa hortarako sozialismoak mediorik, lanabesik, kategoria edo konzeptu egokirik eskeini ezin zielarik aurkitu dira.

1960 inguruan azaltzen da, Rikardo Arregi-k dionez, euskal hazaldi berria politikagintzan, eta sozialismoarekin azaldu ere (ikus JAKIN 24, or. 36-51, Sozialismoa modan dago ta ur. zenb.).

1968-69 urteetan oraindik ikusten denez nazio-arazo ta gizarte-arazoa (falsa dualidad, etc.) elkartzen dabil gazteria.

Batzuek superatu dutela uste dute bikoiztasun hori.

Jakina, beti pentsatzen da hori, superazio hobe bat aurkitu arte behintzat.

Eta aipatu dugu nola egoera hontan gure sozialisten batzuek nazio-arazoa klase-burrukaren atal-edo, analogon bezala interpretatzen duten, gure ustez behintzat kontrazientziazki, eta hartarako premiarik batere gabe.

Geroago ikusiko da hori gertuagotik.

Rikardo Arregi-k, berak esenzialismo deritzan beste akats bat hautematen du euskal sozialista gazteen gogoetetan: .

Esan gabe doa, ba dagoela hor euskalzaletasun zaharraren hondar gaizto bat, - agiri-agirian bait dago hori.

Eta sozialista zorrotz anitz ibili da hori kritikatzen, ezer kritikatzekotan errazena horixe kritikatzea da-ta.

Ez dugu kritika horien premiarik eta ez baliorik gutxietsiko ere.

Baina xehekiago azterkatzea merezi duena da, iritzi horrek sozialismoarekin berarekin ere loturarik eta harremanik ez ote daukan, idealismoarekin eta erromantizismoarekin agirian dituenaz gainera.